XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta horrela, hartz ikuzleak beren planetarekin gera zitezkeela promes egin zuen.

Baita harea gehiago, ohol eta zerrote batzu, kotxe zaharren karrozeria, hiriko lantegi batetako plastiko belakitsuen hondakinak eta zuhaitz enborrak, hartz ikuzleak gora igo zitezen, ekartzeko ere agindu zuen.

Eta modu horretan, Hartz Ikuzleen Planeta abentura jokuen leku bilakatu zen.

- Ikaragarria da hau!- esan zuen Gonzalez andreak leihotik begiratzean eta han behean dena amaituta ikustean -. Simaurtegia dirudi!.

Eta Gartzon jaunarekin (zerrotea eskuan, une horretan etxolaren bat edo agian astronautentzako geltoki sideralen bat eraikitzen laguntzera zihoan, orain hartz ikuzleekin eta Sojuz 3ko astronautekin ondo konpontzen zen eta) eskaileratan gurutzatu zenean, esan zion: - Hau dena jasan behar al dugu, Gartzon jauna? Honekin luze eta zabal hitzegin nahi zuen.

Baina hark, ez zion hau besterik esaten: - Zu ere egin zaitez hartz ikuzle... Ez dut denborarik!.

Eta Manzano andrea, Argentinara joan ez zena, hau esanez kontsolatu zuen: - Belargunearen erdiak ukigabe dirau.

Begira ongi, inoiz baino berdeago dago.

Hartz ikuzleek maitasun osoz laguntzen didate zaintzen.

- Hori ez baita egia!- diote lau etxeetako haurrek hasperenka, narratzailearen kontakizuna istorioaren puntu horretara iristean etenez.

- Hori ez zen gertatu. Tranpa egin duzu.

- Ez dut nik horrela zela baieztatu - bere burua zuritu zuen.

- Baina horrela izan liteke.

- Konta iezadazue nola gertatu zen errealitatean.